Astekaria

2015.12.18

Aste hau azten astea izan da. Ostiralean, taldeko lana bukatzen eta Sites-a atontzen aritu gara, lehenengo bi taldek beren lana aurkeztu eta gero. Ondo egon da aurretik beste taldeen aurkezpena ikustea, guk geurearentzako genuen ideiarekin alderatzeko. Interesgarriak izan dira aurkezpen hauek.

Ostiralean, gainerako taldeen aurkezpenen txanda izan da. Guk ere aurkeztu dugu geurea, eta nire ustez nahiko ona eta interesgarria izan da. Honen ostean, bukatzeko genuen edozer bukatzeko astia izan dugu.

2015.12.11

Aste honetako eguenean sites-arekin lanean jarraitu dugu, taldeko lanari ekinez. Datorren astean taldeko lana aurkeztu behar dugu, eta guk bideojoko bati buruzko lana aurkeztuko dugu. 

Barikuan aldiz, saio ezberdina izan dugu; BQ enpresatik etorritako gizon batek errobotikari buruz hitz egin digu, eta ez da hori bakarrik izan - guk geuk ere aplikazio erraz baten bidez, programazioa landu dugu, eta errobotari agindu sinpleak bidali, hauek egin ditzan; besteak beste, argia biztu eta itzaltzea, argi bat piztean bestea itzaltzea, eta abar. Oso klase interesgarria benetan.

2015.12.04

Aste honetan Modulo Lana izan dugunez, ez dugu klaserik izan, ez praktikoa ezta magistrala. Hala ere, blogarekin etxetik jarraitzeko aukera izan dugu, klasea ez izateak ez baitio honi galarazten.

2015.11.27

Gaur proiektuarekin jarritu dugu. Hasiera batean banakako lana egin behar izan dugu, web orri batzuetan arakatuz eta fitxa batzuk betez. Gero, ariketa hauek sites-era igo ditugu eta taldeka jarri ditugu. Atzo ez genuen klaserik izan, greba dela eta.


2015.11.20

Aste honetan aurreko klasean bezala, taldeka bildu gara. Entregatu beharreko lanarekin jarri gara lehendabizi. Gero, taldeka roiektuarekin jarraitu dugu lanean. Horretarako lehenik eta behin sites komun bat ireki dugu. Irakasleak azaldu digu proiektua aurrera eramateko jarraitu beharreko pausuak. Beraz, lanaren kronograma eta proiektuaren mapa kontzeptuala hasi gara egiten. Ostiraleko klasea hastean, bideo bat ikusi dugu, gaitasun digitalari buruzkoa berau. Bertan, gaurko egunetan gaitasun digitala lantzeko beharrezko bost konpetentziak azaltzen ziren. Azkenik, ikusitakoari buruz, hau da, gaitasun digitalari buruz mapa kontzeptual bat egin dugu eta proiektuaren beste atal bat zenez, sites-era igo behar izan dugu.



2015.11.13

Aste honetako lehenengo saioan Word lantzen aritu gara. Gauza batzuk ezagutzen nituen, baina beste batzuk berriak izan dira niretzat, adibidez eskema, eta horren bidez aurkibidea modu automatikoan egitea.
Taldeka egin behar dugun proiektua dela eta, talde kooperatiboek ondo funtzionatzeko estrategiak ikusi ditugu testu baten bidez. Los jetas y los pasotas; izan ere, uste dut klaseko kide guztiok jeta edo pasotaren batekin topo egin dugula. Gehienok badakigu egoera horien aurrean nola jokatu behar dugun, baina zaila egiten zaigu, batez ere lagunek osatzen duten taldeetan hori egitea. Honen aurrean, irakaslearen papera oso garrantzitsua dela uste dut, ikasleei ondo jokatzen dutenean ziurtasuna emateko.



2015.10.30

Aste honetan blogarekin jarraitu dugu, eta hainbat gauza egin ditugu: bideoak sartu YouTubetik zein Vimeotik, eta baita liburuak (Calaméo) eta diapositibak (Slideshare). Hauek guztiak HTML kodeaz baliatuz txertatu ditugu. Musika widget bat ere ezarri dugu, SMC Music Playerren bidez.



2015.10.23

Aste honetan bloga zabaldu dugu. Nik aukeratutako gaia Artea Hezkuntzan izan da. Blogak beste urteren batean ere klaserako erabili ditugunez, ez zait batere zaila izan.




2015.10.16

Lehenengo astean irakasleak bere irakasgaiaren aurkezpena egin digu (puntuatzeko modua, funzionamendua, etab.). Fitxa pertsonal bat egin izan behar dugu geure datuekin ere, eta ondoren e-gelara igo.

Hurrengo egunean, bikoteka egin dugu galdeketa, eta e-gelara bidali baita ere. Komunean jarri ditugu emaitzak dena den. Gero, irakasgaiarekin hasi gara, ordenagailuen atalak ikusten (hardware, software … ). Honen ostean gmailekin hainbat gauza egiten erakutsi digu, hala nola, etiketak erabiltzen, drivea ordenatzen; azkenik, google akademikoa eta google alertak nola funtzionatzen ikusi dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina